jueves, 15 de noviembre de 2012

Ikasketa garaiak. Euskaltegiko ariketa

Lau urte nituenean, eraman ninduten eskolara. Bai, eraman ninduten, adin horrekin ez baituzulako iritzirik. Herriko eskolan egin nituen nire lehenengo ikasketak. Nire eskolak Santo Domingo de Guzman zuen izena. Urteak pasatu ziren eta APAK, Udalarekin bat eginda, izena aldatu zion Berango-Merana bataiatuz.



Ez ginen ume asko nire ereduan. Nire gurasoak erabaki zuten, ondo pentsatuta, nire izena B ereduan ematea. Ez zegoen D eredurik, eta agian 1982an ausartegia zen eredu horretan semea matrikulatzea. Egitan nire B eredua D zirudien, gazteleraz ematen genuer irakasgairik ia ez zegoelako.

Natorren harira: ikasle gutxi ginen B ereduan. Gure adinako ikasle gehiago A ereduan zeuden. Hainbeste zirenez, hiru talde egin zuten eskolan: alde batetik B eredukoak eta bestetik A eta C-koak, biok erdaldunak. Ez zitzaidan gehiegi gustatzen klasera joatea. Amak orain dela gutxi aurkitu ditu nire haurtzaroko jarraipen fitxak. Fitxa horietan argi utzi zuen nire anderoñoak, Mertxe, lotsatiegia nintzela, eta horretan dihardut.

Lehen zikloan gauzak errazak ohi ziren. Jolasekin irakatsi zizkiguten hizkuntzak (mintzatzuz, irakurriz eta idatziz), biak, abezea eta biderkatzeko taulak. Bigarren zikloan aurrera pausua eman zuen, heziketak zailduz. Hasi ginen ebaluaketekin eta argi geratu zen lotsatia ezezik, letrazkoa nintzela ere. Asko kostatzen zitzaidan matematikak eta zientziak gainditzea. Zama horrekin eskolako garaia bukatu nuen Berangon.

Lehen, hamaika urte nituenean amak proposatu zidan eskolaz aldatzea, nire arrebarekin Algortako Trinitariasera joateko. Ezezko borobila eman nion eta bai amak, bai aitak onartu zuten nire erabakia.

Hamalau urterekin Institutura, Julio Caro Barojara –Getxo I-era, joan nintzen erderaz ikastera. Etxean uste genuen Unibertsitatean euskara ez zegoela ondo finkaturik, horregatik gure erabakia. Lehenengo bi urteak Getxo I-ean zailak izan ziren oso bai irakasgaiengatik, bai hizkuntzagatik. Letrazkoa izanik, galera handiak nituen zientzekin eta gainera, eskolan baino askatasun handiagoa susmatzen nuelako, askatasun faltsuaz bete nuen nire burua. Hirugarren mailan baztertu nituen zientziazko irakasgaiak letra hutsak ikasiz. Urteak joan ahala, Institutua bukatu nuenean Unibertsitaterako bidea hartu nuen.

Argi neukan Kazetaritza ikasi beharko nuela baina, urte batean EHU-K, Ikusentzuteko Komunikazioko ikasketak eskeini zituen Leioan. Nota altua behar zenuen sartzeko, eta badirudi banuela. Lau urte fakultatean ikasi ondoren, lizenziatu nintzen edo ninduten, ez dut oso argi. Hamaika urte pasatu dira unibertsitatetik atera nintzenetik.

Atzera begiratuz, nire eskolako kideez gogoratzen naiz. Askotan galdetzen diot neure buruari zertan diharduten. Badakit Gaizka eta Arkaitz sukaldariak direla; Eunate eta Veronika erizainak, Aritz harakina, Iñaki kazetaria Bruselasen El Correorako, Ibon AEK-ko irakaslea nahiz eta soziologoa izan… baina besteen gainean ez dakit ia ezer. Batzuetan ikusten ditut baina ez daukagu harremanik. Ez ginen asko, 12 bakarrik 8.mailan.

Institutuko kideekin lotura estuagoa dut, batzuk nire lagun minak direlako. Zertan diharduten badakit: “Melows” musikaria da, Iñaki nahiz eta psikologoa izan, berez tabernaria da, “Tato” eta David ingeniariak, “Atomiko” idazkaria…

Batzuetan Unibertsitateko kideekin geratzen naiz ere, denok lizenziatu ziren nirekin baina ez dute gremio honetan lan egiten. Esatebaterako Alberto argiketaria da, Javi zaramaria, Estelak informatika taldeak saltzen ditu, Davidek Barakaldoko Euskaltegian klaseak ematen zituen eta Leirek alde egin zuen. Australian bizi da senarrarekin. Aurten alaba bat izan dute. Australiako gobernurako lan egiten du, immigrazioan.

Hogei urte eman nituen ikasten beti publikoak ziren eskoletan, institutuetan eta unibertsitatetan. Erderaz esaten den moduan “a la vejez viruelas” eta baztanga horri eutsiz, hogeita hamalau urterekin, berriro, ikasteari ekin diot, euskara euskaltegi honetan.