viernes, 16 de noviembre de 2012

Etxe-kaleratzeen aurkako manifestaldia. Bihar Bilbon, 17:30ean

Testua irakurzteak minutu eta erdi eramango dizu. Nahi izanez gero, nire ahotsan entzun dezakezu



ELA Sindikatutik mail hau bidali didate.

Kaixo David: 

Etxe-kaleratzeak direla eta makina herritar egoera oso larrian dago. Izandako azken heriotza eta kaleratze bidegabeak salatzeaz gain, lege zuzenak eta egokiak aldarrikatzeko unea da, adabakiak alde batera utziaz. Etxebizitza duina izateko eskubidea bidezko aldarrikapena da.

Helburu horiei erantzunez, GUNEan parte hartzen dugun eragile sindikal nahiz sozialek manifestazio baterako deialdia luzatu dugu datorren larunbaterako, azaroak 17, arratsaldeko 17:30etan Bilboko Jesusen Bihotzetik abiatuz.

Zer esanik ez, denok altxa behar dugu gure ahotsa egungo bidegabekeria honen aurka eta etxebizitza duina izateko eskubidearen alde. Horregatik, larunbatean manifestazioan parte hartzera animatzen zaitugu. 


Gune plataforma ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, Hiru, Enhe eta ehun bat talde sozialk osatzen dute.